Nortzuk gara

 
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea 1977an sortu zen ofizialki eta sagardo naturala ekoizten duten 41 sagardotegik osatzen dute gaur egun. Bere funtsezko eginkizunak dira sagardoaren sustapena eta elkartekideen interesak defendatzea. Azken urteetan urrats sendoak eman dira sektorea profesionalizatu eta produktuaren kalitatea hobetzeko eta aurrera ere horretan jarraitzea izango da helburua, lehengo bideak sendotu eta berriak arakatuta.

Sagardoa botilan Elkarteko sagardotegien artean ezberdintasun handia dago, sagardo ekoizle txiki eta handiak elkartzen baitira bertan eta elkarteak guztien beharretara dauka egokitu beharra. Gaur egun 8 milioi litro inguru sagardo ekoizten dituzte elkarte barruko 50 sagardogileek. Elkartearen egoitza Astigarragan dago, bere bulego, formazio, dastatze eta mintegietarako gela eta abarrekin.

Sagardogile Elkarteak ekimen ugari gauzatzen ditu urtean zehar, eta azken aldian bi helburu nagusi baditu: bata produktuaren irudia hobetzea ohiko kontsumitzailearen aurrean, eta bestea sagardoa Euskal Herriko mugetatik kanpo ezagutzera ematea, estatuan egiten diren zenbait feria baliatuta.


Nola gaude antolatuta?

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Sail desberdinetan dago banatua eta sail bakoitza osatzen dute, proiektu horietan parte hartzen duten sagardotegiek: Eusko Label Sagardoaren saila, Turismo saila, Sagardo Egunen saila eta abar.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Euskadiko Sagardogileen Federazioko kide da, Bizkaia eta Arabako sagardogileen Elkarteekin batean. Horrez gain, Bizi Sagardoa Elkarteko kide ere bada, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko Elkarteekin eta Euskal sagardoaren kultura eta turismoko hainbat eragilerekin batean.