Etorkizuna

 

Etorkizuna

Sagardoaren etorkizuna hiru ardatz nagusik zehaztuko dute: lehengaiaren kalitateak, produktuaren kalitateak eta baita sagardoa egiteko prozesuak berak ere.

Lehengaiaren kalitateari dagokionean, kalitatezko produktu bat lortzeko ezinbestekoa da kalitatezko lehengaia, eta horretarako bertako sagarra bultza behar da.

Produktuaren kalitateari dagokionean, produktua bera zaintzeaz gain, produktuaren aurkezpen modua ere zaindu behar da.

Prozesuaren kalitatea lortzeko, honoko alderdi hauek berebiziko garrantzia dute: garbitasun baldintzak; tenperatura, analisi eta bestelako baldintzen kontrolak; eta prozesuaren jarraipen eta neurketak. Horiez gain, produktua bezeroaren eskaeratara egokitzea ere izango da prozesuaren kalitatea zehaztuko duena.

Sektoreak baditu beste hainbat proiektu eskuartean bezeroari produktu gehiago eskaini asmoz; sagardo aparduna, ozpina, zukuak, sagardoz, besteak beste. Horrela, produktuetan berrikuntzak egiteaz gain, zerbitzuetan ere ekintza berritzaile batzuk ari dira bultzatzen sektorean. Txotxaren erritua eta zerbitzu turistikoak sortu eta birmoldatzen da helburua, ekintza hauek sagardoaren kultura sustatzen laguntzen dutelarik.