Euskal Dolare Baserria

 

Euskal Dolare Baserria

Gure kulturaren zati handi bat sagardoari zor diogu. Bakailaotan eta baleatan Ipar Atlantiko osoan zebiltzan arrantza-ontzietan eta, gero, Ameriketarako bidea egiten zuten ontzi euskaldunetan sagardoa zuten edari. Eskifaiako bakoitzarentzako eta eguneko bi edo hiru litro sagardo behar ziren. Sagardoari esker, eskorbuto beldurgarriak ez zituen marinel euskaldunak izutzen. Sagardoak hauspotu zuen marinel hauen ospea. Itsasontzi hauen bidez saltzen zen gure burdin sonatua, eta behar ziren gaiak kanpotik ekarri. Euskal Herriak bizi izan zuen XVI-XVII mendeetako urrezko garaiko gizarte industrial, merkatari eta hiritarra ezinezkoa litzateke sagardorik Gabe. Sagardo premia izugarri hura asetzeko sortu ziren baserriak, sagardoa egiteko makina erraldoiak ziren dolare-baserri gotikoak.

Sagardotegien historia Tolareei lotua dago, sagardoa egiteko makinei.

Euskal baserriaren urrezko aroan (XVI. Mende ingurua) baserriak tolarea oinarri hartuta eraiki ziren. Tolarea zen baserriaren ardatza eta gainerako guneak bere bueltan eraikitzen ziren. Horregatik izena dute tolare-baserriak.

“Igartubeiti” baserri museoan dudu horrelako adibide dotore bat, Ezkio-Itxason. Oso tolare esanguratsua da, garai hartako geratzen den bakarra baita (habe-tolarea).