Gipuzkoako foruak

 

Gipuzkoako Foruak

Ohitura eta usadio zaharrak lege bihurtu zirenean sortu ziren foruak, Euskal Herriko eta zehazkiago Gipuzkoako foruek mendeetan arautu eta defendatu izan dituzte sagarrak sagastiak eta sagardoaren salmenta. Sagarrondoak abere eta pertsonen erasoez babesten zituen araudia bada, edo sagarraren salmenta arautzen zutenak, espekulatzaileen esku eror ez zitezen.

Sagardoaren inguruan horrelako dio foru arau batek: “Se prohíbe también la introducción de sidra extranjera a menos que esto se haga después de consumidas las de la provincia”. Horrez gain, ugari dira sagar eta sagardoaren inguruko tasa eta zergei buruzko agiriak ere, Foruak errespetatzeko Udaletan hartutako akordioak. Erdi aroan aipagarria da arrantzaleek sagardoarekin duten lotura: bakailao eta bale arrantzara Groenlandia eta Terranovara zihoazen arrantzaleek sagardoz betetako upelak eramaten zituzten barkuko sotoetan.

Gainbehera Sagarraren garrantziaren gainbehera artoa sartzearekin etorri zen euskal lurraldeetan, sagastiei lurra jaten joan baitzen. Lurrik onenetan artoa erein eta sagastiak lur traketsagoetara baztertuak izan ziren. Hala ere, sagardoa gainerako edariak baino askozaz gehiago kontsumitzen zen artean ere. XVII. mendeaz geroztik, sagastiak asko murriztu ziren Euskal Herriko barnealdean. Hala ere, kostaldeko hiri inguruetan kontsumoak gora egin zuen mende hasieran, itsas jarduerak eraginda neurri handi batean. XVII. Mendean itsas jarduerak jasandako beherakadak kontsumoa jaistea ekarriko dute, eta gainbehera honetan artoaren kontsumoaren gorakadak ere badu eragina.