XI Mendea

 

XI Mendea

Siglo XI

Euskal sagastien inguruan aurkitutako aipamenik zaharrena 1.024 urtekoa da: “Damos y ofrecemos: en los términos de Hernani a la orilla del mar un monasterio que se dice llamar de San Sebastián con las tierras, manzanales, pesqueras marítimas, etc.”Hemendik aurrera ugari dira sagastiak, sagardotegiak eta dolareak izendatzen dituzten agiriak.

Bertako jendeak idatziriko agiriez gain, badira garai bateko erromes eta ibiltariek idatzitako agiriak ere, Euskal Herrian ikusitakoa azaltzen dutenak. Horietako askok sagardoaren berri ematen dute. Idatzirik zaharrena XII mendekoa da, Aymeric Picaud Santiagoko erromesak idatzia. Frantzian barrena sartu zen Euskal Herrian eta bere idatzietan kexa azaltzen da Burdeosko Landes izeneko lurraldeaz, besteak beste ez ogirik, ez ardorik, ez okelarik eta ez arrainik aurkitzen ez duelako. Dax inguruari buruz, berriz, oso lur aberatsak direla idazten du, baina Euskal Herrira iristean ikaratzen da erromesa: toki beldurgarria dela irizten dio, hizkuntza ulertezina, ohitura traketsak, baso eta mendi itxiak eta ez ogi eta ez ardorik ez omen da; ez omen dago jakirik sagardoa eta ardoa kenduz gero.