Sagardotegian jan

 

Euskal Herriko produkturik zaharrenetako bat duzu sagardoa, mendeetan zehar gizarte oso baten sostengu izan dena. Gaur egun sagardoa egiten duten sagardotegietan bada erritual berezi bat, Txotxarena hain zuen ere. Sagardotegiek kupelak irekitzen dituzte, jendeak egiten ari den sagardoa bertatik edan ahal izateko. Sagardogileak txotx ohi egingo du eta jendeak sagardoa kupeletik dastatu, sagardoaren lagungarri izango diren jakiak dastatzearekin batean: bakailao tortilla, bakailaoa saltsan edo frijituta, txuletoia txingarretan errea, gazta, intxaurrak . Etorri eta biziko duzu benetako euskal tradizio baten parte izatearen esperientzia

Ez galtzeko arrazoiak

- Sagardoa zuzenean kupeletik hartzea, sagardogileak "txotx!" oihukatu ondoren.
- Benetako euskal tradizio baten parte izateko esperientzia bizitzea.
- Sagardotegiko menu tradizionala probatzea: bakailao tortilla, bakailaoa saltsan edo frijituta, txuletoia txingarretan errea, gazta, intxaurrak eta sagardoa.

Non bizi horrelako esperientzia bat?
SAGARDOTEGIAK - URTE GUZTIAN IREKITA SAGARDOTEGIAK - TXOTX GARAIAN IREKITA