Bisita Gidatuak

 
Untitled design (1)

Ezagutu ezazu euskal sagardo naturalaren mundua eta Euskal Herriko bazterrak paisai naturalez beteak. Sagardo upategietan bisita gidatuak eginez, hain ezagunak ez diren sagardotegietako txokoak bisitatzeko aukera izango duzu: sagastiak, dolareak, elaborazio zonak, baserriak eta upeltegiak besteak beste. Orain dela 500 urteko baserri eta XIII. mendeko eraikinak ezagutzeko aukera izango duzu gure familien eta sagardoaren historian murgilduz. Gainera, sagardogintzak izan duen bilakaera ikusiko duzu gaur egungo instalazio modernoak ere ezagutuz.

Bisita ondorenean sagardoa dastatuko dugu, dastatze komentatu labur batekin, betiere pintxo batekin lagunduta. Bertan, etxe bakoitzeko sagardo natural zein sagar muztioak dastatuko ditugu, bertan egindako Eusko Label produktuak barne.

Azkenik, bazkari zein afari batekin bukatu daiteke esperientzi gastronomiko paregabe hau ohiko sagardotegi menua dastatzearekin batera: sagardotan egositako txorixoa, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta ederra, eta postre bezala bertako gazta, irasagarra eta intxaurrak. Aldi berean, sagardoa “TXOTX” erara, upeletatik zuzenean, dastatuko da.

Zenbait sagardotegietan sagarra zuk zeuk bildu eta ondoren sagardoa egiteko aukera ere izango duzu garaian garaiko urtaroaren arabera. Hala eta guztiz ere, urte guztian egin daiteken esperientzia gastronomikoa bat da.

Bisita gidatuak bezero mota guztietara egokituta daude: bertako bisitari zein atzerritarrentzat eta banakako, talde zein familientzat ere. Izan ere, 4 hizkuntzetan egiteko aukera dago: euskara, gaztelania, ingelera eta frantsesa. Horretaz gain, esperientzia eta pakete turistiko ezberdinak ere eskaintzen ditugu ingurua ezagutzeko aukera ematen dutenak.

Informazio gehiago eta erreserbak www.sagardotegiak.com edo 943 336 811 zenbakian.



1
+info
Aburuza
 Caserío Olatza, barrio Goiburu 8
20.150 Aduna.
 (+34) 943 69 24 52
 aburuza@sidrasaburuza.net
  www.sidrasaburuza.net

Añota visitas guiadas +info
Añota
 Barrio Elosiaga, 434 ctra.
Urraki. 20.730 Azpeitia.
 (+34) 943 81 20 92
 sidreria@anotasagardotegia.com

3 +info
Bereziartua
Casa Bere-Aran, camino Iparralde, 16.
20.115 Astigarraga.
(+34) 943 55 57 98
aitor@bereziartuasagardoa.com
www.bereziartuasagardoa.com

Calonge p +info
Calonge
 Paseo Aita Orkolaga 8, barrio Igeldo.
20.008 Donostia.
 (+34) 943 21 32 51
 sidreriacalonge@gmail.com
  www.sidreriacalonge.com

5
+info
Iparragirre
Barrio Osiñaga, 10.
20.120 Hernani.
(+34) 943 55 03 28
info@iparragirre.com
www.iparragirre.com

Oianume p +info
Oianume
Caserío Oianume. Ergoien, 18.
20.130 Urnieta.
(+34) 943 55 66 83
oianume@oianume.com
www.oianume.com

6
+info
Oiharte
Barrio Irukarate-gain.
20214 Zerain.
(+34) 943 50 10 13 / 686 299 158
sagardotegia@oiharte.com
www.oiharte.com

7 +info
Ola
Ola Sagardotegia. Meaka auzoa, 102.
20.304 Irun.
(+34) 943 62 31 30
olasagardotegia@hotmail.com
www.olasagardotegia.net

4
+info
Petritegi
Caserío Petritegi, camino Petritegi, 8.
20.115 Astigarraga.
(+34) 943 45 71 88
sidreria@petritegi.com
www.petritegi.com/es

8
+info
Satxota
Caserío Satxota, barrio Santiago Erreka 3.
20.809 Aia.
(+34) 943 83 57 38
satxota@gmail.com
www.sidreriasatxota.com

Saizar
+info
Saizar
Kale Zahar auzoa 39
20.170 Usurbil
(+34) 943 36 45 97
sidreria@sidrassaizar.com
www.sidrassaizar.com

tximistaOna
+info
Tximista
Gudarien etorbidea, 2
20.240 Ordizia.
(+34) 943 88 11 28 / 656 75 68 37
tximistasagardotegia@gmail.com
www.tximistasagardotegia.com

Zabala p
+info
Zabala
Caserío Garagartza, barrio Goiburu 5
20.150 Aduna.
(+34) 943 69 07 74
info@rzabala.com
www.rzabala.com/es



Jaitsi PDF _(564 Kb.)