Albaolarekin Txotx

 

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Albaola, Pasaiko Euskal Itsas Kultur Faktoriak, pakete turistiko honen bitartez itsasoari eta sagardoari lotutako euskal kultura ezagutzeko aukera ematen digu. XVI. mendean euskal arrantzale eta marinelak Ternuara joaten ziren bakailaoa eta baleak arrantzatzera San Juan bezalako baleontzietan. Beraien edaria sagardoa zen eta hiru litro edaten zuen marinel bakoitzak eguneko, horregaitik, itsasontzi horiek euskal baserrietan egiten ziren sagardo kopuru handiak garraiatzen zituzten.

 

itsasoa eta sagardoa

Edukiak:
ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA

Albaola Itsas Kultur Faktorian San Juan baleontziaren erreplika zuzenean eraikitzen ikusiko duzu, XVI. mendean hondoratua Kanadan eta gaur egun berriz ere eraikitzen ari den portuan jaioa: Pasaiko badian. Se trata de un nuevo concepto de museo dinámico, vivo y humano ubicado en un astillero renovado y único, que nunca cierra y al que se accede por mar. Un entorno multidisciplinar en el que la artesanía y la historia se unen para conseguir una visión global del patrimonio marítimo y sus oficios tradicionales. Es una oportunidad única ya que se visita un proceso de construcción que avanza y que hace que cada visita se haga en un momento irrepetible. Ser testigo de la construcción del San Juan, símbolo de la UNESCO y uno de los proyectos más singulares de La Capital de la Cultura San Sebastián 2016, es una opción que debe aprovecharse, de esos momentos mágicos que sólo suceden una vez en la vida…

+ INFO: www.albaola.com

EUSKAL SAGARDOA, ITSASOAREN EDARIA

XVI. mendean zehar bidaia egin eta baleontzien gertaerak ezagutu ondoren, Gipuzkoako bailaretan sartu eta sagardotegi batean mahaia eskatzea proposatzen dizuegu: …sagardo ezberdinak dastatu, sagardogile profesionalen eskutik mimoz eginak …kupeletik sagardoa hartu txotx eginez, hori guztia sagardotegiko menu tradizional batekin lagunduta …sagardogilearekin hitz egin sagardoaren prozesuari buruz …edari osasuntsu honen ezaugarriak bereizi …esperientzia gastronomiko eta kultural hau beste bisitariekin elbarbanatu jai giro alai batean…

+ INFO www.sagardotegiak.com

Paketea:

 

Aukeratu hurrengo sagardotegi bat:
  1. Aburuza (Aduna)
  2. Astarbe (Astigarraga)
  3. Iparragirre (Hernani)
  4. Lizeaga (Astigarraga)
  5. Oiharte (Zerain)
  6. Ola (Irun)
  7. Petritegi (Astigarraga)
  8. Rezola (Astigarraga)
  9. Saizar (Usurbil)
  10. Satxota (Aia)
  11. Zabala (Aduna)

 

 Prezioa:                                                           
  • Helduak: 35€.
  • Haurrak: 7 urte arte: 10 € / 7tik 12 urtera: 15€  / 12 urtetik aurrera: 35€

 

Erreserbak:

 

ERRESERBA EGIN

 

 

Baldintzak:

  1. Aldez aurreko erreserba.
  2. Garraioa. Egin kontsulta.
  3. Aldez aurreko ordainketa.
  4. Bisita gidatuak egiteko aukera Albaola eta sagardotegietan. Prezioak kontsultatu.
  5. Hizkuntzak: Euskara, erdara, inglesa eta frantsesa.
  6. Ordutegiak: Albaola: Urritik – Aste Santura:  10:00-14:00 /15:00-18:00. Aste Santutik – Irailera: 10:00-14:00/15:00-19:00 – Sagardotegiak: Urtarriletik Abendura: 14:00-17:00 / 20:00-23:00.