Kalitatezko zigiluak

 

Eusko Label Sagardoa

Eusko Label Kalitatezko Zigilua duen sagardoa %100 Euskadin ekoiztutako sagarrez dago egina. Guztira 107 sagar mota daude errejistratuta Eusko Label sagardoa egiteko, 180 sagasti eta 28 sagardotegi Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban.

Eusko Label produktu gutiak Araudi Tekniko bat dute eta araudia betetzen dela ziurtatzeko kontrolak..

HAZI Fundazioa da kontrol (instalazio eta prozesu inspekzioa eta analisi fisiko-kimiko eta sentsoriala) eta zerifikazio erakundea Eusko Label produktuetan eta ENACek akreditatua dago horretarako.

Eusko Label sagardoak Araudi Tekniko bat dauka eta araudia betetzen dela ziurtatzeko kontrol batzuk. Bi zutabe nagusi ditu araudi honek:

- Lehengaiaren jatorria: %100 Euskadiko sagarra.

- Produktuaren kalitatea: Eusko Label sagardoak kontrol fisikokimikoak pasatzen ditu homologatutako laborategietan eta kontrol sentsorialak Kalifikazio Batzordean. Kalifikazio Batzordeak sagardoak dastatzen ditu eta “onartua” (akatsik gabea) dela dion sagardoak bakarrik eraman ahali zango du “Euskal Sagardoa-Eusko Label” zigilua. Kalifikazio Batzordea osatzen dute analisi sentsorialean esperientzia duten pertsonek.