Sagar motak

 

Sagar motak

Sagardo naturala egiteko sagardo sagar mota desberdinak erabiltzen dira, gozoak, gazia keta gezak. Gaur egun sagardotarako bertako 1000 sagar motatik gora dago Euskal Herrian, Gipuzkoan gehien erabiltzen direnak hauetatik 25 inguru badira ere. Nahasketa egokian dago sagardo on baten sekretua, eta sagardotegi bakoitzak ematen dio ukitua. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Sagardogileeen Elkarteak gomendatutako 14 sagar motak, honakoak dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txakala, Udaremarroi, Urdin, Urtebi haundi, Urtebi txiki eta Frantzes Sagarra edo Verde agria.