Sagar Barietateak (II)

 


Patzolua

Fruitua: ertaina
Ekoizpena: altua
Alternantzia: ertaina
Indarra: ertaina
Fruktifikazioa: poltsetan nagusiki.

Itxura: 70º ardatzarekiko
Heldutasuna: ºbrix : 12,5-13 (41 asteko datuak)
Gogortasuna: 6,9-7,5
Almidoiaren erregresioa: 7-8, c mota
Izurri eta gaixotasuneekiko sentsibilitatea:altua zorri lanigerorekiko; ertaina, armiarma gorria eta gorrinarekiko; baxua txankro eta zurinarekiko.
Sagar mikatza da Patzolua, gazitik apenas duena. Sagar berde-marroizta da erdi tamainakoa, eta azido fenoliko kopuru nahiko altua duenez, kolore pixkateko sagardoak emango dizkigu. Patzolua sagar emailea da, urte biz bat emateko joera badu ere, eta sagarra pipitan dagoenean bakantzea komeni da, urtero-urtero izan nahi bada. Indar handiko sagar arbola izan ohi da Patzolua, hori batik bat txertakak zehazten badu ere. Gaitzei dagokienean, zorri laningeroak erasaten dio gehien, eta gutxixeago armiarma gorriak eta gorrina edo herdoilak.


Txakala

Fruitua: ertaina-handia
Ekoizpena ertaina
Alternantzia: txikia
Indarra: ertaina
Fruktifikazioa: brindiletan nagusiki.

Itxura: 67º ardatzarekiko
Heldutasuna: ºbrix :11,5-12 (41 asteko datuak)
Gogortasuna: 6,9-7,5
Almidoiaren erregresioa: 6-7, r mota
Izurri eta gaixotasuneekiko sentsibilitatea: baxua fruitu gorrina eta zurinarekiko; oso baxua zorri lanigeroa, armiarma gorria eta txankroarekiko.
Osagaiei dagokienean, sagardotarako sagar oso egokia da Txalaka, nahiko orekatua baita. Sagar oso gazia da, baina mikatzetik eta azukretik ere baduena. Mikatza izanagatik azido fenoliko nahiko gutxi du Txalakak, eta oso gazia izaki, kolore oso argiko sagardoak emango dizkigu. Sagar berdea da, tamainaz nahiko handia. Erdi mailako emailea da, baina urtero xamar ematen dakiena. Gaitzei erresistentzia handia die Txalaka arbolak, eta hostoko herdoila edo gorrina da gehien erasaten diona. Nahiko azkar heltzen den sagar mota da. Txalaka izena, Astigarragako Txalaka baserritik datorkiola uste da.


Udare Marroi

Fruitua: ertaina-handia
Ekoizpena: txikia
Alternantzia: altua
Indarra: altua
Fruktifikazioa: brindila, lanburda eta poltsetan

Itxura: 69º ardatzarekiko
Heldutasuna: ºbrix : 12,5-13 (41 asteko datuak)
Gogortasuna: 9,5-10,2
Almidoiaren erregresioa: 4-5, r mota
Izurri eta gaixotasuneekiko sentsibilitatea: baxua zorri lanigero, txankro, zurina eta hosto gorrinarekiko; oso baxua fruitu gorrina eta armiarma gorrinarekiko.
Sagardotarako sagar egokia da Udare Marroi, nahiko orekatua. Gazi asko du eta mikatza dezente. Arazoetako bat izan liteke heltze puntu luzea eta irregularra duela, alegia irailean edo azaroan heldu litekeela sagarra arbolean. Nahiko fruitu handia ematen du, baina ez da oso emailea, eta bi urtean behin ematea gustatzen zaio. Gaitz gehienei nahiko erresistentzia handia die. Marroizta koloreko sagarra da.


Urdin

Fruitua: txikia
Ekoizpena: txikia
Alternantzia: ertaina
Indarra: altua
Fruktifikazioa: brindiletan nagusiki

Itxura: 68º ardatzarekiko
Heldutasuna: ºbrix : 12,5?13 (41 asteko datuak)
Gogortasuna: 11-12,3
Almidoiaren erregresioa: 6-7, c mota
Izurri eta gaixotasuneekiko sentsibilitatea: ertaina hostoetako gorrina eta txankroarekiko; baxua fruitu gorrinarekiko; oso baxua zorri lanigeroa, armiarma gorria eta zurinarekiko.
Manttoniaren antzekoa da Urdin sagarra, gazi eta mikatz bietatik duena. Azido fenolikoetan erdi mailakoa izaki kolore pixka bat emango dio sagardoari. Fruitua nahiko txikia da, berde gorrizta eta ez oso emailea. Egindako azterketen arabera, urtero emateko joera du Urdin sagarrak hala ere. Izugarri erasaten dion gaitzik ez du, baina hostoetako herdoil edo gorrinarekiko eta txankroarekiko da sentsibleena.


Urtebi Haundi

Fruitua: handia
Ekoizpena: altua
Alternantzia: ertaina
Indarra: oso altua
Fruktifikazioa: poltsetan.

Itxura: 66º ardatzarekiko
Heldutasuna: ºbrix : 11,5-12 (41 asteko datuak)
Gogortasuna: 9,5-10,2
Almidoiaren erregresioa: 5-6, c mota
Izurri eta gaixotasuneekiko sentsibilitatea: ertaina zorri lanigero eta armiarma gorriarekiko; baxua gorrina, zurina eta txankroaerekiko.
Sagar gazia da, mikatz gutxikoa eta beraz sagardo oso argiak emango dizkiguna. Berde koloreko fruitu handia ematen du eta urtero xamar emateko joera du. Normalean Urtebi Haundi ondoak arbola oso handia egiteko joera du, hori batik bat erabiltzen den txertakak baldintzatuko badu ere. Zorri laningeroa eta armiarma gorria dira gehien erasaten dien gaitzak.


Urtebi Txiki

Fruitua: txikia
Ekoizpena: ertaina
Alternantzia: altua
Indarra: txikia
Fruktifikazioa: brindila, lanburda eta poltsetan

Itxura: 58º ardatzarekiko
Heldutasuna: ºbrix : 10,8-11 (41 asteko datuak)
Gogortasuna: 7,6-8,5
Almidoiaren erregresioa: 7-8, cr mota
Izurri eta gaixotasuneekiko sentsibilitatea: ertaina fruitu gorrinarekiko; baxua hosto gorrina eta armiarma gorriarekiko; oso baxua zorri lanigeroa, txankro eta zurinarekiko
Sagar nahiko orekatua da sagardotarako gazia eta mikatza bietatik dituena. Hala ere, azido fenolikoetan nahiko bajua denez, kolore argiko sagardoak emango ditu Urtebi Txikiak. Berde koloreko fruitua du, txikia eta bi urtean behin emateko joera handia duena. Urtebi Haundiarena ez bezala, arbola nahiko txikia izaten da Urtebi Txikiarena, astero esan ohi dugun moduan, hori batik bat erabiltzen den txertakak baldintzatuko badu ere. Fruituetako gorrina edo herdoila da gehien erasaten dion gaitza.


Verde Agria

Fruitua: -
Ekoizpena: ertaina
Alternantzia: txikia
Indarra: ertaina
Fruktifikazioa: brindila, lanburda eta poltsetan.

Itxura: 57º ardatzarekiko
Heldutasuna: ºbrix : 11,5-12 (41 asteko datuak)
Gogortasuna: 9,5-10,2
Almidoiaren erregresioa: 4-5, rc mota
Izurri eta gaixotasuneekiko sentsibilitatea: baxua hosto gorrina eta armiarma gorriarekiko; oso baxua fruitu gorrina, zorri lanigeroa, txankro eta zurinarekiko.
Frantses Sagarra ere deitzen zaio berde koloreko sagar honi. Sagar gazia da, mikatz gutxikoa, eta horregatik sagardo argiak emango dizkigu. Urtero emateko joera duen arbola da eta gaitz gehienei erresistentzia diena. Su bakteriologikoak nahiko erraz erasaten diolako lehen baino gutxiago aldatu da azken urteetan, baina sagardotarako sagar interesgarria da.


1 | 2