Sagardo Naturala - Ezaugarriak

 

Sagardoa sagar muztioaren irakite edo fermentaziotik sortutako edari freskagarri alkoholikoa da.

Sidra natural


Ezagurri orokorrak




Gomendioak

Kontsumorako gomendioak
  1. Sagardo bakoitzak dituen ezaugarrien arabera, kontsumitzeko garai egokiago bat izango du, normalean botilaratu eta urtebeteko epean.
  2. Behin botila irekita denbora tarte laburrean kontsumitzea komeni da, eta kortxoa edo tapoia jarrita edukitzea, irekita gordez gero propietateak galduko baititu.
  3. Sagardoa 10-13º C gradu artean kontsumitzea gomendatzen da, freskoa.
  4. Sagardoa iragazi edo filtratu gabeko edaria denez, sedimentuak ondoratzen joango dira denborarekin. Ireki aurretik botila buruz behera jarri eta astindu egingo dugu, sagardoa homogeneizatzeko.
  5. Edalontzitik 20-30 zentimetrora zerbitzatu, sagardoa hautsi eta txinparta ateratzeko.
  6. Sagardoa edateko edalontzia zabala eta kristal finekoa izatea gomendatzen da.
  7. Trago batean edango den sagardo kopurua zerbitzatu aldiro.
  8. Edozein janari motarekin ezkontzen da ondo.
  9. Edari freskagarria da, alkohol graduazio baxukoa, urte osoan kontsumitzeko egokia.
Kontserbaziorako gomendioak
  1. Toki fresko eta ilunean gordetzea, 12-14 ºC artean. Tenperatura altuegi edo baxuegian bere ezaugarriak galduko ditu.
  2. Uretan freskatzea.


Estatuko legegintza

1979ko abuztuaren 1eko Ordena, Sagardoaren Erreglamendua:

Sagardoaren Definizioa: 'ohiturazko praktikak jarraituz egindako sagardoa litzateke, azukrea gehitu gabe, jatorri endogenoko gas karbonikoa duena soilik. Bere alkohol graduazioa 4'5 gradutik gorakoa izango da'.