« Back

Sagardo dastatze komentatua Zerainen

2012-05-31  ¦  Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Datorren ostiralean, ekainaren 1ean, Sagardo Dastatze komentatua izango da Zeraingo elkartean, Zerain Dezagun Fundazioa eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 18.30etan emango zaio hasera Guillermo Castaños enologoaren eskutik.

Sagardo dastatze komentatua Zerainen

Bertaratzen direnek Gipuzkoako sagardo ezberdinak dastatu eta sagardoaren ezaugarrien inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Dastatzea Guillermo Castaños enologoak gidatuko du eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko zenbait sagardogile eta teknikariak izango dira laguntzen.

Parte hartu nahi duenak bertaratu edo deitu Zeraingo turismo bulegora (Telefonoa: 943801505)