« Back
Irungo Ola Sagardotegia txapeldun Foru Aldundiko Sagardo txapelketan
2012-06-02 ¦ GIpuzkoako Sagardogileen Elkartea
Ekainaren 2an jokatutako finalean Itxasburu gelditu zen hirugarren. Ola nahiz Itxasburuk Eusko Label sagardoa aurkeztu dute aurtengo txapelketara.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Ola sagardotegiak irabazi du 2012ko Foru Aldundiko sagardo txapelketa eta beraz txapela Iruna joan da lehenengoz. Ekainaren 2an Donostiako Anaiartean jokatutako finalean Elkarteko Itxasburu geratu zen hirugarren, Olaren eta bigarren egin zuen Gartziategiren atzetik. Finalean Usurbilgo Urdaira Sagardotegia ere izan da, Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko hirukotea osatuz; hauez gain, Altzueta sagardotegia ere finalean izan zen. Aurtengoan 27 sagardotegik hartu dute parte.
Eusko Label sagardoa Txapel eta guzti Iñaki Bengoetxea Ola sagardotegiko nagusiak azpimarratu zuen Eusko Label zigilua daraman sagardoa izan dela aurtengo irabazle, %100 bertako sagarrarekin egina eta HAZI fundazioak zertifikatua. Bengoetxeak bertako sagarrarekin egiten du sagardo guztia eta bertakoaren eta kalitatearen aldeko apustu horren emaitza da aurtengo txapela Bengoetxearen hitzetan; hirugarren postuan gelditu den Itxasburuko Sagardoa ere Eusko Label sagardoa da Jose Luis Medrano arduradunak azaldu duenez, hau ere %100 bertako sagarrarekin egina, beraz. 2011n egin su Eusko Label sagardoa lehenengoz Hernaniko sagardotegiak eta emaitza ezin hobea eman dio apustu horrek.





