« Back
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko hiru sagardotegik hartuko dute parte Goierri Gastronomika Klubean
2012-06-22 ¦ Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
Oiharte (Zerain), Otatza (Zerain) eta Olagi (Altzaga) sagardotegiek Goierriko Gastromika Klubeko parte izango dira turismo gastronomikoa lantzeko asmoz.
Gastronomiarekin zerikusia duten Goierriko zerbitzu turistiko guztiak antolatu eta egituratzeko asmoarekin sortu da Goierri Gastronomika kluba. Sektore publikoaren eta pribatuaren elkarlanetik sortu da kluba, eta hasiera honetan ehun eragileren babesa lortu du. Klubaren helburu nagusia Goierriko turismo gastronomikoaren garapena sendotzea da.





